Ekonomia -
OSALANEN DATUAK
35 langile hil dira lan-istripuz EAEn 2018an, aurreko urtean baino %33 gehiago
Osalanek eman dituen datuen arabera, 33.234 lan-istripu izan dira aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eraikuntzaren sektorean gertatu dira gehienak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osalanek 2018ko lan-istripuen inguruko datuak zabaldu ditu eta datuak ez dira batere onak iaz: aurten, 35 pertsona hil dira lan-istripuz, iaz baino %33 gehiago.
Urtarriletik azarora arte, baja eragin duten 33.234 lan-istripu erregistratu dituzte Euskadin, iazko datuarekin alderatuz gero %1,9 gehiago.
Heriotza eragin duten istripuak %33,3 izan dira eta zauritu larriak eragin dituztenak %11 gehiago.
Lanpostuan zein 'in itinere' gertatutako istripuak kontatu dituzte, baita birgaixotzeak ere.
Sektoreka, Eraikuntzarena izan da lan-istripu gehien gertatu diren arloa: 79 baja 1.000 langileko. Bere ondoren, Nekazaritza, Abeltzantza eta Arrantza (68 baja 1.000 langileko), Industria (60 baja) eta Zerbitzuak (25 baja).