Ekonomia -

Konkurrentzia legea

EBk ezusteko ikuskatzeak egingo ditu liburu elektronikoaren sektorean

Europako Batzordeak azaldu duenez, ikuskapenak ohizkoak izaten dira konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketatak egiten direnean eta ez dute konpainiak errudunak direla esan nahi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselak ezusteko ikuskatzeak egingo ditu liburu elektronikoaren sektoreko hainbat herrialdeetako enpresetan; izan ere, konkurrentziaren legea urratu dutela susmatzen dute.

Europako Batzordeak (EB) ez du konpainia horiek zeintzuk diren edota zein herrialdetan dauden zehaztu nahi izan.

"Europako Batzordeak kaltetutako enpresek Europako konkurrentzia arauak urratu dituztela pentsatzeko arrazoiak ditu", azaldu du EBk nota batean.

Hainbat argitaratzaile frantsesek, Albin Michelek, Hachettek, Flammarionek eta Gallimardek, besteak beste, Batzordeko funtzionarioren bisita izan zuten joan den asteartean, O1.net webguneak adierazi duenez.

EBk azaldu duenaren arabera, ikuskapenak ohizkoak izaten dira konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketatak egiten direnean eta ez dute konpainiak errudunak direla esan nahi.

Bruselak gogoratu du enpresen babeserako eskubidea eta, batez ere, ikerketa egiten den bitartean entzunak izateko eskubidea errespetatzen duela.

Horrez gain, konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketek epe mugarik ez dutela esan du EBk; izan ere, "arazoaren konplexutasunaren, kaltetutakoen lankidetzaren eta horiek egiten duten babes eskubidearen erabileraren araberakoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea