Ekonomia -

Lan-istripua

Hiru langile zauritu dira Bilboko metroaren eskailera batean izandako sutean

Sutea 03:34 aldera gertatu da, Urkixo zumarkaleko eskailera mekanikoetan lanean ari zirenean. Suak ke-mordoa sortu du.

Bilboko metroaren sarrera bat. Artxiboko argazkia: Anabel Herrero
Bilboko metroaren sarrera bat. Artxiboko argazkia: Anabel Herrero
Bilboko metroko eskailera batean izandako suteak hiru zauritu eragin ditu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona kea arnastuta zauritu dira sute batean, Indautxuko metro-geltokian, Bilbon. Geltokiaren eskailera mekanikoetan mantentze-lanak egiten ari ziren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 03:34 aldera gertatu da, bi behargin Urkixo zumarkaleako sarreraren eskailera mekanikoetan lanean ari zirenean. Suak ke-mordoa sortu du.

Anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek sua itzali dute, eta haizagailuak erabili dituzte kea desagertzeko.

Geltokian zegoen metroko langile batek arnasa hartzeko arazoak izan ditu, eta osasun-langileek bertan artatu dute. Era berean, eskaileratan lanean ari ziren bi beharginek ere oxigenoa behar izan dute, eta osasun zentro batera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo Suteak Lana Metro Bilbao Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa gaur