Ekonomia -
Akziodunen batzordea
Juan Arana Navaleko presidente izendatu dute
Pedro Morenes aurreko presidenteak otsailaren 1ean dimititu zuen, erabaki hori hartzera bultzatu zuten arrazoiak azaldu gabe.
Erredakzioa
Iparraldeko Itsasontzigintzako (CNN) akziodunen batzordeak Juan Arana Navaleko presidente izendatu du Pedro Morenesen ordez. Azken honek dimisioa aurkeztu zuen iragan otsailaren 1ean.
Juan Arana Murueta Ontziolako zuzendariondokoa da, hain zuzen, eta txandakako sistemari jarraituz, Muruetari zegokion beste presidente bat proposatzea.
Morenesek aholkulari kargua ere uztea erabaki zuen eta akziodunen batzordeak Jose Ignacio Irasuegi izendatu du bere ordez. Irasuegui Navaleko zuzendari nagusia da egun, eta Murueta Ontziolako ordezkaria da.
Navalek komunikatu batean jakinarazi duenez, "Aranak CNNk itsasontzigintzako jarduera mantentzearekin duen konpromisoa berretsi du".
Morenesen dimisioa
Pedro Morenesek otsailaren 1ean batzordeko kideei bidalitako eskutitzean iragarri zuen bere dimisioa, Jan de Nul armadore belgikarrarentzat ontzi bat eraikitzeko beharrazkoak ziren abalk lortu eta egun gutxira. Ontzi horren eraikuntzaerkin bi urterako lana izango du ontziola bizkaitarrak eta, momentuz, duen enkargu bakarra da.
Morenesek ez zituen argitu dimisioa aurkezteko arrazoiak zeintzuk ziren.