Ekonomia -
Munduko Bankua
Jim Yong Kim Munduko Bankuko presidenteak dimisioa eman du
Agintaldia amaitzeko hiru urte baino gehiago geratzen zaizkionean utzi du kargua. Kristalina Georgievak hartuko bere lekua aurrerantzean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jim Yong Kim Munduko Bankuko presidenteak dimisioa aurkeztu du. 2022ko uztailean amaitzen zen bere agintaldia.
Munduko Bankuak ohar bidez azaldu duenez, ofizialki otsailaren 1ean utziko du kargua. Sei urtez egon da presidente gisa erakunde horretan.
"Ohorea izan da Munduko Bankuaren presidente izatea, eta muturreko pobreziarekin amaitzeko helburua duten pertsonen ondoan lan egitea", adierazi du Jim Yong Kimek.
Munduko Bankuak zehaztu duenez, otsailaren 1etik aurrera Kristalina Georgieva egungo kontseilari delegatua izango da erakunde horretako presidente berria.