Ekonomia -
Apirilak 21
Aenako langileek greba egingo dute Ostegun Santuan
Aste Santuko irteera operazioaren lehenengo eguna izango da eta 24 orduko protesta horrekin aireportuen pribatizazioa salatu nahi dute.
Erredakzioa
Aenako langileek 24 orduko greba deitu dute datorren apirilaren 21erako, Ostegun Santurako, Aste Santuaren irteera-operazioaren lehenengo egunerako, Gobernuak erakundea pribatizatzeko duen asmoaren kontra protesta egiteko.
Gaur goizean El Prateko Aenako 200 langile inguru bildu dira kontzentrazio batean aireportuen pribatizazioa salatzeko.
"Greba egunerako beroketa saioa da gaurkoa", adierazi du Manuel Caro Aenaren enpresa batzordeko bozeramaileak. Aste Santurako billetea erosi dutenei "alda dezatela" aholkatu die. UGTk iragarri du sindikatuek martxoaren 8an erregistratuko dutela greba deialdia.