Ekonomia -
'Krisia eta lan publikoa'
Mendiak 'doikuntza neurriak' iragarri ditu administrazio publikoan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du diagnosia "amaitzen" ari direla "Gobernuaren baliabide urriak arrazionalizatzeko eta funtsezkoak ez diren gastuak saihesteko".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuak iragarri du diagnosi bat "amaitzen" ari direla "Gobernuaren baliabide urriak arrazionalizatzeko eta funtsezkoak ez diren gastuak saihesteko".
Prentsaurreko batean Mendiak azaldu duenez, "oso ikerketa zehatza da, analisi objektiboa, eta antolakuntzaren egitura argudiatzen du" eta "euskal administrazioaren lan kargaren banaketa" ere zehazten du.
Sailburuak esan du helburua "Gobernuaren baliabide urriak arrazionalizatzea eta funtsezkoak ez diren gastuak saihestea" dela.
Hala ere, Mendiak azpimarratu du "doikuntza" horrekin ez dituztela "zerbitzu publikoak kaltetu" nahi. "Kontrakoa, zerbitzu publikoak egonkortu nahi ditugu baliabideak urriak diren arren", gaineratu du.
Administrazio Publikoaren sailburuak Gasteizen egiten ari diren jardunaldi batzuetan eman du neurrien berri. ''Krisia eta lan publikoa'' lelopean hitzaldiak ematen ari dira.