Ekonomia -

Lan-istripua Nafarroan

Langile bat hil da Martzillan

Ezbeharra 14:32 aldera gertatu da Exkal enpresan. Hildakoa 25 urteko Larragako gazte bat da.

Martzillako (Nafarroa) Exkal enpresa. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Martzillako (Nafarroa) Exkal enpresa. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Martzillako (Nafarroa) Exkal enpresa. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da asteazken honetan, 14:32 aldera, Martzillako (Nafarroa) lantegi batean gertatutako lan-istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Tafallako polizia-etxeko patruilak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, baita Iruñeko Polizia Zientifikoa ere.

Hildakoa 25 urteko Larragako gazte bat da. Gaztearen gorpua auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman dute dagoeneko, bertan autopsia egiteko.

Diario de Navarra-k zehaztu duenez, ezbeharra Exkal enpresan gertatu da. Heriotzaren ondorioz, datorren ostiraleko greba bertan behera uztea eta atzeratzea erabaki du TEIM enpresako batzordeak; izan ere, Exkal talde berekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Tafalla Albisteak