Ekonomia -

Nafarroako Gobernua

Gobernu nafarrak hobari osagarria emango die AP-15eko bidesariaren erabiltzaileei

Neurria atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko da, urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailu arinetarako ordainleku berberaren artean 24 ordutan egindako joan-etorriko ibilbideetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du osagarrizko hobari berri bat aplikatzea Nafarroako Autobidetik (AP-15), 24 ordutan joan-etorriko ibilbideak egiten dituzten Vía-T duten ibilgailu arinetarako, eta bidearen emakidadunarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena eman du, Audenasarekin, alegia; hobari berri hori Nafarroako Gobernuak, dagoeneko, bide horretan, aurreko mendeko laurogeita hamarreko hamarkadatik aplikatzen dituen deskontuen politikaren barne sartzeko.

Neurria atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko da, urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailu arinetarako ordainleku berberaren artean, 24 ordutan egindako joan-etorriko ibilbidetan, bide horren emakidadunarekin lotutako OBE Vía-T gailua badute, Nafarroako Gobernuaren eta Audenasaren artean 2008ko martxoaren 14an sinatutako hitzarmenaren arabera. Erabiltzaileek orain arte ordaintzen zuten BEZa ordaindu besterik ez dute egin beharko.

Aurreko ostiralean, urtarrilaren 18an, Sustapen Ministerioak 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 12 milioi euro neurri horretarako erabiliko direla baieztatu ondoren hartu du erabakia Foru Gobernuak.

2019an, Nafarroako Gobernuak 14,2 milioi euro inbertituko ditu bidea erabiltzea sustatzeko politikan.

Noizean behingo erabiltzaileen kasuan, egunean joan-etorriko bidaia baterako dagoeneko badiren deskontuen ondorioz, oinarrizko prezioaren % 70 inguruko deskontua egiten zaie. Deskontu berriarekin, beherapen hori oinarrizko prezioaren % 94 ingurukoa izango da.

Ohiko erabiltzaileei dagokienez, hobari berriarekin, beherapen horrek oinarrizko prezioaren % 98tik goraxeago egiten du.

Deskontu berria indarrean egongo da Estatuak horretarako ezarritako zuzkidura kontsumitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua