Ekonomia -

Luxenburgon

EBko auzitegiak opor fiskalen auzia aztertuko du gaur

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, EBk esandakoa baino gehiago itzuli dute euskal enpresek opor fiskalengatik.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru diputazioek 2009ko epaiaren aurka aurkeztutako helegiteaostegun honetan aztertuko du Europako Auzitegiak. Opor fiskalak legezkanpokoak zirela erabaki zuen sententziak.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ahotan, Europar Batasunak esandakoa baino askoz gehiago itzuli dute euskal enpresek opor fiskalengatik. Horregatik, Gasteizko Exekutiboak eta EAEko hiru diputazioek euskal enpresen jarrera defendatuko dute Luxenburgoko Auzitegiaren aurrean.

Bilbon egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzak "Euskadiren interesak beti" defendatu izan dituela adierazi du Mendiak, "ez bakarrik hemen, baita Espainian eta Europan ere".

Horrela, sailburuak erantsi duenez, "hiru diputazioekin batera" opor fiskalen epaiketari egingo dio aurre Exekutiboak, "herri honetako eta euskal enpresetako interes ekonomikoak defendatzen saiatuz". Hala eta guztiz ere, biharko saioaren ostean auziak "luze joko" duela gogorarazi du Mendiak.

Bizkaiko Foru Aldundia

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Auzitegian defendatuko du epaia deuseztatu behar dela, izan ere, 1993ko opor fiskalei esker enpresek eskuratutako kopuruak berreskuratzeko betebeharra abalatu baitzuen, eta puntu horretan Europar Batasunaren erabakia berresten zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiak ulertzen du badaudela froga eta zantzu eztabaida ezinak Europar Batasunak, lehen unean, 1993ko opor fiskalak Estatuaren laguntzak izan ez zirela ulertzeko, erakunde errioxar zehatz batzuek aurkeztutako 1994ko salaketa aztertu zuenean.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu nahi du Espainiako Gobernuari, berariaz, eskatu diola errekurtsoen defentsa kasuan azaltzeko. Gauzak horrela, Estatuko Abokatutzak bistan parte hartuko du Foru Erakundeak defendatzen dituen argudio berdinak defendatzeko, eta Justizia Auzitegiari aurrekoaren epai deuseztatzailea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea