Ekonomia -

Perspektiba negatiboa

Espainiako zorraren kalifikazioa Aa1etik Aa2ra jaitsi du Moody'sek

Finantza sistemaren berregituraketak eragindako kostuak Espainiako Gobernuak aurreikusitakoak baino handiagoak izango direla dio Moody'sek eta zorra gehituko dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arriskuak neurtzen dituen agentziak, Moody''sek, Espainiako zor subiranoaren kalifikazioa Aa1etik Aa2ra jaitsi du, perspectiva negatiboarekin, finantza sistemaren berregituraketak eragindako kostu handia dela eta.

Moody''sek nota batean azaldu du finantza sistemaren berregituraketak Espainiako Gobernuak aurreikusi zituen kostuak baino handiagoak izango dituela eta horrek zorra gehituko duela.

Horrez gain, Gobernuak autonomia erkidegoekiko duen kontrola mugatua dela azpimarratu du eta espainiako ekonomiaren berreskuratzea "oso neurrizkoa" izango dela epe laburrera begira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea