Ekonomia -
LAB eta STEE-EILAS
Datorren martxoaren 22an lanuztea deitu dute haur eskoletan
Hiru orduko lanuztea deitu dute lan baldintza kaskarrak eta soldata murrizketen kontra.
Erredakzioa
LAB eta STEE-EILAS sindikatuek hiru orduko lanuztea deitu haur eskolen partzuergoan datorren otsailaren 22an.
Haur eskoletan langileen ordezkaritzaren gehiengoa duten sindikatuetako ordezkariek Hezkuntza sailak aurrekontuetan egindako murrizketen ondorioz langileen soldatek jasan dituzten murrizketak salatu dituzte.
Eta kaitsiera horien ondorioz haur ekoletako langileen lan baldintzak okertu direla salatu dute.&' || 'nbsp;
Leire Garro, LABeko ordezkariak adierazi du egoera honek haurren hezkuntzan eta ongizatean eragin "zuzena" duela, ez baitira ordezkapenak egiten, ondorioz, eskoletako jardunak normaltasunez funtzionatu dezan langileek lan ordu gehiago sartu behar izaten dituztela salatu du.
Haurreskolak partzuergoa 2003an sortu zen Eusko Jaurlaritzak eta udaletxeek adostutako akordio bati esker. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak hartzen dituzte zentro hauek.
Egun 222 haur eskola da, 1.500 langile eta 6.000 haur baino gehiago dituzte.