Ekonomia -
Auzitegi Gorena
Abiadura muga jaisteko dekretuaren aurkako helegite bat aztertuko dute
Dvuelta enpresak eta Movimiento 140-ak dekretuaren aurkako helegitea jarri dute eta Gorenak datozen egunetan aztertuko du. Erabakia hartzen den bitartean 110km/h-ko abiadura muga kentzea eskatu dute.
Erredakzioa
Auzitegitik jakinarazi dutenez, Auzitegi Gorenak helegitea onartu du eta Administrazioari abiadura-muga hamar kilometro murrizteko Errege Dekretuaren espedientea eskatu dio.Dvueltak eta Movimiento 140 plataformak helegitean adierazi dutenez, "Bide-segurtasunerako Legeari begiratuta ezin dira abiadura mugak energia aurrezteko jaitsi, lege honen artikuluetan ez baita horren inguruko aipamenik egiten".Zenbait informazioren arabera, Europako Auto Gidari Batuen elkarteak ere dekretuaren aurkako helegitea jarri zuen atzo, baina ez du kautelazko neurririk eskatu.