Ekonomia -

telefono entzuketak

BBVAko presidentea, Villarejo auziaren harira: 'Arduraz jardungo gara'

Bankuko presidentearen esanetan, "oso garrantzitsua da ikertzaileei beren lana egiten uztea".

Carlos Torres BBVAko presidentearen adierazpenak, Villarejo auziaren harira. Argazkia: bbva.es
BBVAren eraikin bat
Carlos Torres BBVAko presidentearen adierazpenak, Villarejo auziaren harira. Argazkia: bbva.es

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Villarejo komisario ohiak Cenyt enpresarekin izandako harremana aztertzeko "ikerketa sakona" agindu dutela esan du Carlos Torres BBVAko presidenteak; ikerketaren ondorioak esku artean dituztenean, entitatea "diziplinaz eta arduraz" jokatuko duela gaineratu du bankuko presidenteak.

"Erabat garrantzitsua da ikertzaileei euren lana egiten uztea", esan du Torresek agiri batean; antza, Cenyt enpresak telefono entzuketak eta pertsonen jarraipenak egin zituen Francisco Gonzalez BBVAko presidente zenak eskatuta.

BBVAk onartu duenez, bost milioi euro baino gehiago ordaindu zizkion Cenyt enpresari 14 urtez, Francisco Gonzalez presidentea eta Carlos Torres bera aholkulari delegatua zirenean, baina legezko ordainketak izan zirela gaineratu dute.

Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epailea Tandem auzian inplikatua dagoen komisario ohiaren sumarioa ikertzen ari da. Sumario horretan, Cenyt enpresak Villarejori emandako zerbitzuak ikertzen dituzte.

Ustelkeriaren aurkako fiskaltzak 2004an egindako hainbat telefono entzuketa eta pertsonei egindako jarraipenak ditu esku artean; BBVAk eta Cenyt enpresak harremanak hasi zituzten urtekoak, hain zuzen, eta Sacyr enpresak BBVAren kontrola lortu nahian ibili zen urtekoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika BBVA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak