Ekonomia -

Lapurdi

Biarritzeko aireportua hilabetez itxita egongo da gaurtik aurrera

Pista berritzeko lanak burutu behar dituzte Lapurdiko aireportuan. Martxoaren 4an, astelehena, irekiko dute berriro.

Biarritzeko aireportua / Irudia: EiTB.
Biarritzeko aireportua.
Biarritzeko aireportua / Irudia: EiTB.

Jaione Ayestaran | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biarritzeko aireportua hilabetez itxiko dute gaurtik aurrera, lanengatik. Martxoaren 4an, astelehena, irekiko dute berriro.

Urte hasieran iragarri zutenez, Lapurdiko aireportuko pista berritzeko lanak burutu behar dituzte, eta orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, hurrengo hilabetean terminala guztiz itxita izatea behar izango dute.

Didier Riche aireportuko zuzendari orokorrak azaldu duenez, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko aukerarik onena da hilabeteko itxiera.

Parisera Pauko aireportutik doazen bidaiarientzat, Air France konpainiak autobus zerbitzua eskainiko du, otsailaren 4tik martxoaren 3ra arte, Biarritz eta Biarnoko hiriburuaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Biarritz albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lapurdiko berriak