Ekonomia -
Lege berria
Basagoitiri kosta egiten zaio 110 km/h abiadura ez gainditzea
EAEko PPren presidenteak aitortu du "kosta" egiten zaiola azeleragailua Gobernuak ezarritako mugaren azpian mantentzea.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak aitortu du "kosta" egiten zaiola 110 km/h abiadura ez gainditzea motorra gidatzen duenean.
Radio Nacional de Españan egin dioten elkarrizketa batean, Basagoitik kritikatu egin du Gobernuak erregaia aurrezteko indarrean jarri duen neurria, "burutazio" bat izan dela uste du eta aurrezten dena "gutxi eta frogatu gabe" dagoela.
"Beste neurri eragingarriago batzuk badaude. Ezin dugu 1973ko ibilgailuetara, kontsumoetara eta segurtasunera atzera egin. Ez du zerkisurik garai hartako auto batek gaur egungoarekin. Orduan hirukoitza erretzen zuten eta segurtasuna laurdena zen. Erregaia aurrezteko beste neurri batzuk daude", gaineratu du.