Ekonomia -

Moncloan

Zapaterok 44 enpresa handi eta patronala deitu ditu martxoaren 26rako

Europako Kontseiluak euroaren inguruko ituna behin betiko onartzeko martxoaren 24an eta 25ean egingo duen bileraren emaitzak enpresaburu nagusiekin aztertu nahi ditu Gobernuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea 44 enpresa handiren buruekin eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioarekin bilduko da Moncloa Jauregian martxoaren 26an, Gobernuak jakinarazi duenez.

Gobernuko presidenteak enpresaburuekin batera aztertu nahi ditu Europako Kontseiluak euroaren inguruko ituna behin betiko onartzeko martxoaren 24an eta 25ean egingo duen bileraren emaitzak.

Halaber, itun horrek Espainiako erreformen egutegian izango dituen ondorioak aztertuko dituzte, eta testuinguru horretan, enpleguaren inguruko ekimenak ere izango dituzte aztergai.

Azken hilabeteotan presidenteak enpresaburuekin egiten duen bigarren bilera izango da, azaroaren 27an ere egin baitzuen halako bat. Orduan, 30 bat enpresa gonbidatu zituen Zapaterok, baina azkenean 39ra heldu ziren (38 enpresa eta Anfac, automozio sektoreko patronala).

Handik bi hilabetera beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuen orduan Zapaterok. Bilera honetara hauek ere gonbidatu dituzte: Amadeus Global, Travel, Arcelor Mittal , Acerinox, CAF, Enagas eta CEOE patronaleko presidentea, Joan Rosell.

Horiekin batera, hauek izango dira: Acciona, ACS-Dragados, Abertis, Aguas de Barcelona (Agbar), Abengoa, Banco Santander, Banco Popular, BBVA, Banco Sabadell, Caja Madrid, Cepsa, El Corte Inglés, Ebro Foods, Endesa, FCC, Gamesa, Gas Natural-Fenosa, Globalia, Grifols, Ferrovial, Mondragon Kooperatiba, Hispasat, Hoteles Riu, Iberdrola, Iberia, Inditex, Indra, La Caixa, Mapfre, Mercadona, OHL, Planeta, Repsol, Sacyr-Vallehermoso, Sol Melia, Tecnicas Reunidas, Telecinco, Telefonica eta Anfac automobil eta kamioi fabrikatzaile espainiarren elkartea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea