Ekonomia -

iruzurra

Bost pertsona atxilotu dituzte Bizkaian Lanbideri 40.000 euroko iruzurra egiteagatik

Ikerketak zabalik dirau, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea eta ebatzitako diru kopurua handiagoa izatea.

Lanbideren bulego bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Lanbideren bulego bat.
Lanbideren bulego bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bost pertsona atxilotu ditu Bizkaian Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari 40.000 euroko iruzurra egitea egotzita, diru-laguntza publikoak bidegabe jasotzeagatik.

Poliziak ohar batean jakinarazi duenez, maula delitua eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete atxilotutakoei.

Agenteek bost kasu aztertu dituzte agenteek. Guztira, 40.000 euroko maula atzeman dute.

Ikerketak zabalik dirau, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea eta ebatzitako diru kopuruak gora egitea. Espainiako Poliziak Euskadin duen Buruzagitza Nagusiaren menpe dagoen Bilboko Atzerritarren eta Mugen Brigadak egin ditu atxiloketok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak Lanbide Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak