Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean
KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.
Agentziak
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera.
Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.
Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.
Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).
Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.
Prezioek behera egin dute Nafarroan
Nafarroako Kontsumorako Prezioen Indizeak % 1,2 behera egin du urtarrilean, eta urte arteko tasa % 1,3an mantendu da.
Datuak sektorez sektore aztertuta, beherakada nabarmenena Jantzia eta Zapatetan eman da, % 15,6 egin baitu behera. Aisiak eta kulturak ere behera egin du, % 2,4; etxeko gauzek % 1,2; Etxebizitza, % 0,8; eta, Hotelak, tabernak eta jatetxeak, % 0,4.
Alkoholdun edarien eta tabakoaren, zein Irakaskuntzaren prezioa mantendu egin dira; Garraioek, berriz, % 2 egin dute gora. Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, komunikazioak eta medikuntza ere igo dira.
Espainia mailan KPIa % 1 igo da, abenduan jasotako inflazioa baino bi hamarren gutxiago.