Ekonomia -
Martxoaren 23an
Ferreformaren XIX. edizioa, Bilbao Exhibition Centren
BECeko kontseilari delegatuak esan duenez, 'sektoreak sektorearentzat berarentzat egindako azoka’ da.
Erredakzioa
Ferreforma XIX azoka martxoaren 23 eta 26 bitartean egingo dute Bilbao Exhibition Centren. Burdindegien eta brikolajearen topaketa da Ferroforma.
Azokaren nondik norakoak gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan azaldu dituzte Angel Corres BECeko kontseilari delegatuak, Fernando Bautista lantalde teknikoko aholkulariak eta Angel Pereda azokako zuzendariak.
Erosketa talde, elkarte sektorial, kooperatiba, brikolaje zentro eta saltoki asko bertaratzea espero dute antolatzaileek.
Fernando Bautista lantalde teknikoko ahokulariak ''azoka ezberdin'' hau antolatzen lagundu dutenen ahalegina azpimarratu du. Gainera, Bautistaren hitzetan, azokara etortzen direnak ''negozio honek eskainitako aukerak aprobetxatzera datoz eta ez erakusleiho bat ikustera''.
Bautistak jarrera itxaropentsua azaldu du, eta ''utzi nahi ez gaituen'' krisi egoera honetan Ferreformak ''aire fresko berria ekarri eta sektorean inflexio puntua ezarri’ dezakeela adierazi du.