Ekonomia -

Lan gatazka

Lantegi Batuetako langileak kalera atera dira berriz Bilbon

Langileek azaldu dutenez, 2012tik 2014ra izoztu egin zieten soldata, eta 2015etik 2017ra soldata igoera % 1ekoa izan zen.

Lantegi Batuetako langileen manifestazioa. Argazkia: Efe
Lantegi Batuetako langileen manifestazioa. Argazkia: Efe
Lantegi Batuetako langileen manifestazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lantegi Batuak Fundazioko langileek beste manifestazio bat egin dute gaur eguerdian Bilbon lan-hitzarmen "duina" eskatzeko, azken 14 hilabeteetan negoziatzen aritu eta urratsak "eskasak" izan ostean.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatu den protestan, Luis Alvarez enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, enpresaren azken eskaintza, iragan urrikoa, "barregarria eta zuhurra" da, eta horregatik egin zuten greba abenduaren 20an.

Egoera horren aurrean, Lantegi Batuetako langileek greba deialdiak egin zituzten otsailaren 25, 26 eta 27rako eta martxoaren 20, 21 eta 22rako, eta manifestazioak errepikatuko dituzte martxoaren 2an, 16an eta 30ean.

Aurreko lan-hitzarmena 2017ko abenduaren 31n iraungi zen, beraz, enpresa batzordeak 14 hilabete darama lan-hitzarmen berri bat lortzeko negoziatzen saiatzen. Langileek azaldu dutenez, 2012tik 2014ra izoztu egin zieten soldata, eta 2015etik 2017ra % 1ekoa izan zen soldata igoera.

2018ko urrian izan zen enpresaren azken eskaintza, eta batez besteko igoera % 1,17koa zen gutxien kobratzen duten kategorientzat (15.645,74 euro edo gutxiago), eta % 0,75ekoa gainerakoentzat, lan-hitzarmenak irauten duen urte bakoitzeko (2018tik 2020ra). Lantegi Batuetako beharginen arabera, "urrats eskasak dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak Desgaitasun fisikoa Lansariak