Ekonomia -
Erreskate funtsa
Espainiak % 12 inguru jarriko du Europako erreskate funtsean
Espainiak 2013an indarrean sartuko den erreskaterako diru funtsa iraunkorraren % 12 inguru jarriko du, Euroguneko Ekonomia ministroek lortutako akordioaren arabera.
Erredakzioa
Elena Salgado Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministroak eman du horren berri Jean Claude Juncker Euroguneko presidenteak prentsaurrekoa eskaini baino lehen.
Salgadoren hitzetan, ekarpen horren zati handi bat "kapital ordaindu" bidez egingo dute, Espainiak eskatzen zuen bezala, horrela ez baitute defizit publiko gisa kontabilizatuko.
Euroguneko erreskate funtsa joan den urteko maiatzean sortu zuten, aldi baterako neurri gisa, Greziako krisia beste estatu batzuetara zabaltzea saihesteko. 440.000 milioi euro ditu, baina Europako Batzordearen eta Nazioarteko Diru Funtsaren ekarpena gehituta, 750.000 milioi euroraino iritsi da.
Europako Batasunak, baina, aldi baterako neurri hori iraunkor egitea erabaki zuen, etorkizuneko krisiei aurre egiteko, eta etorkizuneko funtsari 500.000 milioi esleitzeko.
Espainiako ekarpena % 11,9koa izango da, 52.352 milioi eurokoa.