Ekonomia -
Haur Hezkuntza
Haurreskoletako langileek hiru orduko lanuzteak egin dituzte
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek beste hiru orduko lanuzte bat deitu dute martxoaren 31an, soldaten murrizketagatik protesta egiteko.
Erredakzioa
Haurreskoletako langileek hiru orduko lanuzteak egin dituzte gaur, 11:00etatik 14:00etara, soldaten murrizketa dela eta; LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek deitu dute lanuztea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako aurrekontuen murrizketagatik protesta egiteko.
STEE-EILAS sindikatuko iturrien arabera, langile guztiek bat egin dute deialdiarekin, gutxieneko zerbitzuetako (langileen % 25) langileek izan ezik.
LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek beste hiru orduko lanuzte bat deitu dute martxoaren 31an.
1.500 langilek lan egiten dute EAEn, Haur Hezkuntzan, 222 zentrotan bananduta, eta hiru urterainoko 6.000 haur zaintzen dituzte.