Ekonomia -

Nazioarteko azoka

Ferreforma azokak ateak ireki ditu BECen

Guztira 567 enpresa izango dira, urdindegien eta brikolajearen sektoreetako produktu eta zerbitzu aurreratuenak aurkezteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferreforma XIX azokak ateak ireki ditu gaur goizean Barakaldoko BECen, eta larunbata arte izango da zabalik. Egun hauetan, 567 enpresak burdindegien eta brikolajearen sektoreetako produktu eta zerbitzu aurreratuenak aurkeztuko dituzte.

Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak emango dio hasiera ekitaldiari.

Parte hartzaileak hainbat herrialdetatik etorriko dira, besteak beste Alemaniatik, Argentinatik, Austriatik, Belgikatik, Kanadatik, Danimarkatik, AEBetatik, Finlandiatik, Frantziatik, Hong Kongetik, Indiatik eta Italiatik. 300 eroslek baieztatu dute BECen egongo direla.

Azokaren nondik norakoak joan den astean egindako prentsaurrekoan azaldu zituzten Angel Corres BECeko kontseilari delegatuak, Fernando Bautista lantalde teknikoko aholkulariak eta Angel Pereda azokako zuzendariak.

Fernando Bautista lantalde teknikoko ahokulariak ''azoka ezberdin'' hau antolatzen lagundu dutenen ahalegina azpimarratu du. Gainera, Bautistaren hitzetan, azokara etortzen direnak ''negozio honek eskainitako aukerak aprobetxatzera datoz eta ez erakusleiho bat ikustera''.

Bautistak jarrera itxaropentsua azaldu du, eta ''utzi nahi ez gaituen'' krisi egoera honetan Ferreformak ''aire fresko berria ekarri eta sektorean inflexio puntua ezarri’ dezakeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea