Ekonomia -

Neurri berriak

Espainiak ez du onartuko hipoteka ordaintzeko etxea itzultzea

Hala ere, Zapaterok esan du Gobernuak "neurri berriak" adostu behar dituela "zailtasun larrienak pairatzen dituzten pertsonak laguntzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquerra Republicana alderdiak hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzeko neurri berriak adostu nahi ditu PSOErekin. Proposatuko dituzten neurrien artean hipoteka ordaintzeko etxebizitza itzuli ahal izatea dago.

Espainian 250.000 familiak galdu zuten etxea eta dirua 2005 eta 2008 urteen artean, erosteko mailegua eskatu eta ordaindu ezinik.

Gaur, gai horretaz eztabaidatu dute Diputatuen Kongresuan, osoko bilkuran, eta, saioa bukatutakoan, Zapaterok eta ERCko idazkari nagusiak bilera egin dute, arazo honi buruz zabalgo hitz egiteko.

Osoko bilkuran, hipotekak ordaindu ahal izateko etxebizitza itzultzeko aukeraren alde egin du ERCk. Zapaterok aurreratu duenez, Gobernuak neurri berriak adostu eta aurkeztu behar ditu krisi ekonomikoaren ondorioz zailtasun "larrienak" pairatzen dituzten pertsonak laguntzeko.

Eztabaida bukatutakoan, Zapaterok eta Ridaok bilera egin dute. Antza, Kongresuan batzorde berezi bat sortzea eskaini dio Zapaterok ERCri, neurri berriak, tartean etxebizitza itzultzeko aukera, aztertzeko.

Hala ere, ezingo dute batzorde berririk sortu, araudian gehiengotzat jotzen den batzorde kopurua ari baita lanean Madrilgo Kongresuan.

Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia presidenteordeak, baina, ukatu egin du hipoteka etxebizitza itzuliz ordaindu ahal izatea onartzea pentsatzen ari direla. "Ez da une egokia mota horretako neurriak indarrean sartzeko", esan du.

Etxera erosteko mailegua eskatu eta, ordaindu ezinik, dirua eta etxea galdu dute Espainian 250.000 bat familiek 2005-2008 epean.

Gaur, gai hori Diputatuen Kongresuan eztabaidatu dute. Osoko bilkura bukatzean, Zapaterok eta ERCko idazkari orokorrak bilera egin dute, arazo honi buruz hitz egiteko.

Osoko bilkuran, hipotekak ordaindu ahal izateko etxebizitza bueltatzeko aukera defendatu du ERC. Zapaterok onartu du Gobernuak neurri berriak adostu eta aurkeztu behar duela krisi ekonomikoaren ondorioz zailtasun "larrienak" pairatzen dituzten pertsonak laguntzeko.

Eztabaida bukatzean, Zapaterok eta Ridaok bilera egin dute. Antza, Kongresuan batzorde berezi bat sortzea eskaini dio Zapaterok ERCri, neurri berriak aztertzeko (tartean, etxebizitza bueltatzeko aukera). Hala ere, ezinezkoa izango da batzorde berri bat sortzea, araudian zehazten den Madrilgo Kongresuan gehienezko batzorde kopurua lanean dagoelako.

Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia presidenteordeak ukatu egin du etxebizitza bueltatzearekin hipoteka ordaindu ahal izatea onartzea pentsatzen ari direnik. "Ez da une egokia mota horretako neurriak indarrean sartzeko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea