Ekonomia -
Epaia
Partaideko ikastolek soldata osoa ordaindu beharko diete irakasleei
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako erabakia otsailaren 15eko beste baten antzekoa da; orduan, STEE-EILAS, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuen alde egin zuen.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiarenarabera, Partaide elkarteko ikastetxeek lan-hitzarmenean adostutakosoldata ordaindu beharko diete beren irakasleei.
Martxoaren 15ean eman zuten epaia, baina gaur argitaratu dute; Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur emandako erabakia otsailaren 15eko beste baten antzekoa da; orduan, STEE-EILAS, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuen alde egin zuen, eta Kristau Eskola eta AICE itunpeko ikastetxeen aurka.
Gastu publikoa gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzak murriztu egin du itunpeko ikastetxeei ematen dien dirua, irakasleen soldatak ordaintzeko dagokion arlotik, baina irakasleen soldaten murrizketa "ez dator bat zuzenbidearekin", auzitegiaren arabera.
Epai horrek ELA eta LAB sindikatuei eman die arrazoia, Partaideren eta Eusko Ikastolen Batzaren aurka sindikatuek jarri zuten demanda "erabat" aintzat hartu duelako.
Dena den, Pablo Sesma Auzitegiko presidenteak boto partikular bat eman du, beste bi epaileekin bat ez datorrelako; Sesmaren hitzetan, ez da Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna ahaztu behar, irakasleei ordaintzeari dagokionez.&' || 'nbsp;