Ekonomia -
Kutxen bat-egitea
Alderdi politikoen erreakzioak
EAJk, PPk, PSEk eta EAk "begi onez" ikusi dute EAEko hiru kutxek iragarritako bat-egite hotza.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxek adostutako hitzarmena "begi onez" ikusten duela esan du gaur Eusko Alderdi Jeltzaleak. Akordioa babestu egingo dutela iragarri du, "oso albiste ona" delako.
EAJren ustez "beharrezkoak" ziren bi baldintzak betetzen ditu akordioak, Andoni Ortúzar BBBko presidenteak adierazi duenez. Batetik, bat-egitean EAEko hiru kutxek parte hartzea eta, bestetik, "profesionalek" erabakitako fusioa izatea.
Hiru kutxek adostutakoa "akordio garrantzitsua" dela nabarmendu du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak. Bere hitzetzan, lanari "oztoporik" gabe eta "irizpide profesionalak jarraituz" ekin diotenean, akordioa "oso arin" heldu da.
Euskadiko "alor finantzieroarentzat" oso egun "garrantzitsua" dela goraipatu du sozialisten bozeramaileak.
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak esan du kutxa bakoitzak bere nortasuma mantentzea espero duela. Adostutakoa, Antonio Basagoiti popularren presidenteak egindako proposamenaren oso antzekoa dela azpimarratu du Oyarzabalek.
Operazioaren "xehetasunak" ezagutzera itxarongo dute orain. "Badirudi Antonio Basagoitik bere egunean egindako proposamenak aurrera egin duela, kutxa bakoitzaren nortasuna errespetatu egiten duen akordioa".