Ekonomia -

Beste ontzi bat

Navalek lana izango du 2013ra arte, Jan de Nulekin kontratua sinatuta

2013ra arte, lana ziurtatua dute. Simon Stevin Navalek armadore berarentzat egin zuen ontziaren berdin-berdina izango da barku berria. Urte hasieran eman zioten itsasontzi hori Belgikako armadoreari.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navalek eta Jan de Nul Belgikako armadoreak beste ontzi bat eraikitzeko akordioa sinatu dute gaur. Ontziak Fallpipe&' || 'amp; Mining izena izango du.

Simon Stevin Navalek armadore berarentzat egin zuen ontziaren berdin-berdina izango da berria. Iaz eman zion ontziolak barkua, urte hasieran.

Gutxi gorabehera bi urte izango dituzte ontzia eraikitzeko; guztira, 1.800.000 lan-ordu (enpresarenak eta azpikontratatuak) baino gehiago. 2013ra arte dute lana ziurtatua, horrenbestez.

2002tik Navalek Jan de Nulentzat egingo duen bederatzigarren ontzia izango da hori.

Navaleko ordezkariek azaldu dutenez, "punta-puntako" ontzia da eta "merkatuan gutxi daude horrelakoak". Harriak itsas hondoan uzteko erabiliko dute ontzia.

Otsailaren 14an, Charles Darwin draga eman zioten Jan de Nuli. Ontzi hori 2009an hasi zuen Navalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea