Ekonomia -
Politika aktiboak
Lan politiken erreforma zentralizatzailea dela salatu du ELAk
"Lan-estrategia" edo lan politiken "urteko egitasmoa" Espainia osoan berdinak izateak "gogo zentralizatzaile" hori agerian uzten du, sindikatuak azaldu duenez.
Erredakzioa
Gobernuak, CEOEk, CCOOk eta UGTk adostutako lan politika aktiboen erreforma zentralizatzailea dela salatu du gaur ELA sindikatuak.
"Lan-estrategia", lan politiken "urteko egitasmoa", hiritarren "zerbitzu katalogoa" eta "hezkuntza diseinua" Espainia osoan berdinak izateak "gogo zentralizatzaile" hori agerian uzten du, ELAk komunikatu batean azaldu duenez.
"Lan Heziketa zentroetarako izan beharko liratekeen diru partida ikaragarriak" beraientzat gorde dituzte CCOOk, UGTk eta CEOEk akordio horretan, kritikatu du sindikatu abertzaleak.
ELAren ahotan, erreformak ez ditu politika aktiboak aldatuko, ezta hezkuntza eredua ere, nahiz eta ereduak langileen edo sistema produktiboaren beharrizanak betetzen ez dituela onartu agente sinatzaileek.
"Gauzak dauden bezala mantentzea nahi dute, politikak eraldatu gabe", erantsi du sindikatuak.