Ekonomia -
Sinaduren bilketa
Lan-erreforma 'atzera bota' nahi dute CCOO eta UGT sindikatuek
Ekitaldian, bi sindikatuetako buruzagiek erreformaren ondorioak kritikatu dituzte eta Euskadin 122 hitzarmenetatik 97k negoziaketarik gabe jarraitzen dutela gogorarazi dute.
Erredakzioa
2010eko ekainean onartutako Lan-erreforma "atzera botatzeko", Herri-ekimen Legegilea (ILP) aurrera eramateko, sinadurak biltzen hasi dira gaur Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek.
Ekitaldian, bi sindikatuetako buruzagiek erreformaren ondorioak kritikatu dituzte eta Euskadin sektoreko 122 hitzarmenetatik 97k negoziaketarik gabe jarraitzen dutela gogorarazi dute. Era berean, 648 enpresa akordioetatik 500tan negoziaziorik ez dagoela adierazi dute.
ILPren sinadura bilketari "hasiera" eman diote bi sindikatuek ekitaldian. Lan-erreforma iraileko greba orokorra egiteko "arrazoi nagusia" izan zela gogorarazi du Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusiak, eta "Gobernuaren eta sindikatuen arteko gatazka bat izaten jarraitzen" duela gaineratu du.
Erreformak "lanpostu gehiago sortuko ez" zituela ohartarazi zuten sindikatuek, eta indarrean sartu zenetik erreformak izandako bilakaerak "diagnostiko" hori baieztatu du, Sordoren hitzetan.