Ekonomia -
KPI harmonizatua
Inflazioa % 3,6an mantendu da martxoan
INEren esanetan, azken portzentajean gehien eragin duten sektoreak honakoak izan dira: elikagaiak eta edari ez alkoholdunak (garestitu egin dira) eta bidaia antolatuak (merkatu egin dira).
Erredakzioa
Inflazio tasa % 3,6an mantendu da martxoan, hau da, otsailean izan zuen portzentaje berdinean, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur publikatutako kontsumoko prezioen indize (KPI) harmonizatuaren arabera.
INEren esanetan, azken portzentajean gehien eragin duten sektoreak honakoak izan dira: elikagaiak eta edari ez alkoholdunak (garestitu egin dira) eta bidaia antolatuak (merkatu egin dira).
KPI harmonizatua azken datuaren aurrerapena baino ez da, baina normalean ez da asko aldatzen.
Martxoko inflazioaren behin betiko datua apirilaren 12an jakinaraziko dute.