Ekonomia -
Hiri Jabetzaren Ganbera
Jose Maria Gonzalok baja eman du EBn ustezko irregulartasunengatik
Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberako itxieran ustez ondasun publikoak bidegabe eralgi zituztela salatu du Eusko Jaurlaritzak eta Gonzalo ustezko irregulartasunetan inplikatuetako bat da.
Erredakzioa
Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbera itxi zutenean ustez irregulartasunak egitea egotzi diote Jose Maria Gonzalori. Ustezko delitua EBk zuzendutako Etxebizitza Sailak egin zuen iragan legealdian. Salaketa ikusita, Gonzalok Ezker Batuan baja ematea erabaki du gaur, gertatutakoa argitu bitartean.
Gonzalo goi-karguduna zen Sailean eta Jaurlaritzan funtzionarioa da egun. EBko Bilboko egoitzara bidalitako komunikatu baten bidez bajaren berri eman dio bere alderdiari Gonzalok.
Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberako itxieran ustez ondasun publikoak bidegabe eralgi zituztela publikoki salatu du Eusko Jaurlaritzak eta Gonzalo ustezko irregulartasunetan inplikatuetako bat da.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Fsikaltzari gertakarien berri eman dio Jaurlaritzak. Jon Alonso Eusko Jaurlaritzako langilea ere salatu dute ustezko delitu berdinagatik.