Ekonomia -

Ibilgailuen merkatua

Autoen matrikulazioak % 29 jaitsi dira martxoan

Autoen salmentak bederatzigarren hilabetez jarraian behera egin du. Martxoan 88.396 auto saldu dira, iaz baino 36.000 gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen matrikulazioak nabarmen egin du behera martxoan, % 29''1 jaitsi dira. Guztira 88.396 auto saldu dira martxoan, auto fabrikatzaile eta saltzaileen elkarteek jakitera eman dutenez 2010eko martxoan 124.756 salmenta izan ziren.

Uztailaz geroztik autoen matrikulazioa hilabetero hilabetero atzeraka ari da, kontsumoa bultzatzeko laguntzak amaitu zirenetik , hain justu.

Martxoko salmenten ondorioz, Espainiako ibilgailuen merkatuak 208.151 salmentekin amaitu du lehen hiruhilekoa, 2010ean baino % 27,3 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea