Ekonomia -

EAEko eta Nafarroako datuak

2.057 langabe gutxiago martxoan, Hego Euskal Herrian

Otsailean baino 1.911 langabe gutxiago zenbatu zituzten martxoan, EAEn; hots, % 1,59. Nafarroan, berriz, 146 langabe gutxiago (% 0,43).

2057 langabe gutxiago martxoan. Argazkia: EFE
2057 langabe gutxiago martxoan
2057 langabe gutxiago martxoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu zerbitzuek otsailean baino 1.911 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, hau da, % 1,59 egin du behera langabeziak. Horrek esan nahi du 117.952 pertsona daudela lanik gabe EAEn.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2018ko martxoan 9.212 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe. Beraz, urtebetean % 7,24 jaitsi da langabezia EAEn.

Lurraldeka, Gipuzkoak izan du beherakada nabarmenena (% 2,32). Bizkaian ere behera egin du nabarmen (% 1,37), eta Araban % 1,18koa izan da beherakada.

146 langabe gutxiago, Nafarroan

Nafarroan ere behera egin du langabe kopuruak: 146 pertsona gutxiago (% -0,43), astearte honetan eman dituzten datuek erakusten dutenez. Guztira, 33.693 daude lanik gabe Nafarron.

Horrenbestez, urtebeteko epean 2.217 lagunek lana aurkitu dute, alegia, % 6,17k.

Lanik gabe daudenen artean, 2.063 emakume eta 13.630 gizon zenbatu dituzte. Horietatik 3.111 lagun 25 urtez azpikoak dira (1.562 gizon eta 1.549 emakume). 25 urtetik gorakoak, berriz, 30.582 dira (12.068 gizon eta 18.514 emakume).

Sektoreka banatuta, nekazaritzak 2.125 langabe ditu (148 gehiago); industriak 4.583 (120 gutxiago); eraikuntzak 1.607 (46 gutxiago); zerbitzuek 22.477 (227 gutxiago) eta 2.901 pertsona aurretik ere enplegurik gabe zeuden.

Bukatzeko, Espainiako Estatuan iaz baino 33.956 langabe gutxiago zeuden martxoan (% -1,03); 2014az geroztik hilabete horretan izan den murrizketa txikiena. 2018ko martxoko datuekin alderatuta ere, behera egin du nabarmen langabe kopuruak: 167.467 gutxiago (% 4,89).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lanbide Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak