Ekonomia -

ELKARRIZKETA

Lopez Atxurra (Petronor): 'Energia nuklearrak ez du azken hitza esan'

Petronorreko presidentearen esanetan, horrekin ez du esan nahi berriro ere zentral nuklearrak eraiki behar direnik.

Emiliano Lopez Atxurra 'Egun on Euskadi'n. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Emiliano Lopez Atxurra 'Egun on Euskadi'n
Lopez Atxurra: 'Energia nuklearrak ez du azken hitza esan'

3:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentearen iritziz, energia nuklearrak "ez du azken hitza esan". Hala ere, horren esanetan, horrekin ez du esan nahi berriro ere zentral nuklearrak eraiki behar direnik.

"Nik pertsonalki ikusten dut energia nuklearrak oraindik azken hitza ez duela esan", adierazi du ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.

Muskizko findegiko presidentearen esanetan, gaur egun zer teknologia gaitasun dagoen ikusi behar da, munduan eta unibertsoan dagoen aberastasun energetikoa elektrizitate edo energia bihurtzeko.

Lopez Atxurraren hitzetan, Europako Batzordea deskarbonizazio politika praktikan jartzen ari den bitartean, Hungariak eta Finlandiak politika nuklear sendoa gauzatzen ari dira eta errusiarrak zentral nuklearretan inbertitzen ari dira. Gaineratu duenez, Txinak eta Indiak energia nuklearra gauzatzeko programak dituzte. Lopez Atxurraren arabera, Europa hegoaldean salbu (Frantzia da salbuespena), energia nuklearra garatzen ari dira. Askotan, erabiltzen den teknologia kaskarra dela adierazi du, eta ez dakiela teknologia nuklearraren garapena noraino hel daitekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Petronor Muskiz argazkiak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Petrolioa Garoñako zentral nuklearra