Ekonomia -
Aurreikuspena
Espainiako langabezia tasa %19,8an kokatuko da urtearen amaieran
Hala ere, Espainiako ekonomiak % 1,3 gora egin du urtean zehar, Elena Salgado Ekonomia arduradunak iragarri duenez.
Erredakzioa
2011ko langabezia tasa % 19,8an bukatuko dela aurreikusi du Espainiako Gobernuak (aurretik iragarritakoa baina bost hamarren gehiago). Hala ere, Espainiako ekonomiak % 1,3 gora egin du urtean zehar, Elena Salgado Ekonomia arduradunak iragarri duenez.
2011-2013 arteko egoera ekonomikoari buruz txostena aurkeztu du gaur Gobernuak. Datozen bi urteetan Barne Produktu Gordinaren hazkundea zein izango den aurreratu du Salgadok: 2012an % 2,3 haziko da eta 2013an, berriz, %2,4.
Kontsumoak % 0,4 gora egingo du urtean zehar, Gobernuaren iritziz, eta ez aurreikusitako % 0,9a. Hala ere, inbertsioaren beherakada % 1,3koa izatea espero du Espainiak, eta ez %1,5ekoa. Salgadok adierazi duenez, urteko lehen hiru hilabeteetako datuak ikusita, espero baino gutxiago haziko da kontsumoa 2011. urtean.
2014ean, Espainiako tasa oraindik % 16an egongo dela onartu du Salgadok.