Ekonomia -
Filadelfian
Obamak bere energia politika defendatu du Gamesaren lantegi batean
AEBetako presidentea konpainiako langileekin bildu da eta "etorkizunean AEBek atzerriko petrolioaren menpe ez izatea" nahi duela adierazi du.
Erredakzioa
Gamesa energia eolikoaren konpainiako Filadefilako (Pensilvania) lantegia bisitatu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. Bertan segurtasun energetikoaren inguruko proposamenak defendatu ditu eta atzerriko petrolioaren menpekotasunarekin bukatzea "erreza ez" dela izango ohartarazi du.
Obama konpainiako langileekin bildu da. Etxe Zuriaren arabera, 500 langilek parte hartu dute bileran. "Etorkizunean AEBek atzerriko petrolioaren menpe ez izatea eta energia garbi gehiago erabiltzea" nahi duela adierazi du AEBetako presidenteak.
Segurtasun energetikoa hobetzeko ekimen sorta proposatu du Obamak, besteak beste, 2020rako petrolioaren kontsumoa heren bat murriztea eta 2035ean herrialdean kontsumituko den argindarraren % 80 iturri garbien bidez produzitzea.
Ez da Filadelfiako lantegia bisitatu duen aurreneko aldia, izan ere, Obamak hauteskunde-kanpainako ekitaldi bat antolatu zuen bertan, 2008an, energia garbien sustapena defendatzeko.