Ekonomia -
Analisia
Horrela egiten da finantza erreskatea Europan
Europar Batasunak eta dirua emango diote maileguan Portugali, merkatuan baino interes bajuagoan. Horrela, herrialde horrek ez du zorra merkatura ateratzeko beharrik izango denbora batean.
Jesus Torquemada
Aurrena Greziak eta Irlandak, eta orain Portugalek eskatu duen erreskateak, gutxi-gora behera honela funtzionatzen du. Herialde bat era askotara finantziatzen da; gehienek zor publikoaren jaulkipena aukeratzen dute.
Herrialdeak ekonomia sendoa badauka, eta merkatuak fidatzen badira, ez du arazorik izango zor publikoa saldu,eta gainera interes bajua ordaintzeko. Aldiz, herrialde horren ekonomiak ez badu sinesgarritasunik, bere zor publikoa ez da erakargarria;eta saldu nahi badu, interes altua ordaindu beharko du.
Europaren kasuan, Alemaniak bere zorra epe luzera, ehuneko 3-ko interesan ipintzen du. Espainiak gehiago ordaindu behar du, ehuneko 5;interes hau ehuneko 8tik gora ordaintzen denean, hori gertatu zaie Grecia, Irlanda eta Portugali: egoera jasangaitza billakatzen da. Interes tipo hauek, gero eta interes gehiago ordaintzea dakarte, eta egoera honi aurre egiteko, mailegu berriak eskatu behar izatea, interesei aurre egin ahal izateko. Orduan sartzen da indarrean erreskatearen mekanismoa.
Europar Batasunak eta Nazioarteko diru Funtsak dirua emango diote maileguan Portugali, baina merkatuan baino interes bajuagoan. Grecia eta Irlandaren kasuan interes hori ehuneko 5 eta 6 artean izan da.