Ekonomia -

Zor jaulkipena

Espainiak 4.129,67 milioi euroko zorra saldu du, interes txikiagoan

Bosgarren aldiz jarraian, Gobernuak zor-jaulkipen arrakastatsua egin du, eskaria oso handia izan baita eta ordaindu beharreko interesa txikiagoa izango baita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 4.129,67 milioi euroko zorra saldu du gaur hiru urterako bonoetan, % 3,601eko interesarekin, hau da, aurreko zor-jaulkipenean % 3,609) baino zortzi miliaren gutxiago.

Berriz ere, erosleen eskariak (7.401,70) bikoiztu egin du aurrez ikusitakoa, Gobernuak 3.500 eta 4.500 milioi euro artean jaulkitzea espero baitzuen.

Bosgarrenez jarraian, Exekutiboak gutxiago ordaindu beharko du zor-jaulkipenean, eta beraz, urrundu egin du erreskate arriskua.

Martxoan, Espainiak 15.500 milioi euro saldu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea