Ekonomia -
Berrikuntza
ELGA: 'EAEk berrikuntzan eta nazioartekotzan inbertitu behar du'
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen hitzetan, berrikuntza da hazkunde-iturri nagusia ekonomia sendoagoak, ez hain kutsagarriak eta bidezkoagoak lortzeko.
Erredakzioa
Berrikuntzarako Euskal Sistemaren lehenengo kanpo ebaluazioa aurkeztu du gaur Bilbon Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA).
Azterketa horrek agerian utzi du, Eskualde maila dela berrikuntzarako eraginkorrena.
Orokorrean nota ona dauka Euskadik, baina hobetu beharreko arlo asko daudela ere esaten du txostenak.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen hitzetan, berrikuntza da hazkunde-iturri nagusia ekonomia sendoagoak, ez hain kutsagarriak eta bidezkoagoak lortzeko, eta ildo horretatik dio, gaitasun zientifikoa indartzen jarraitu behar dela eta ikerketa eta teknologiaren garapenari lehentasuna eman.
Azterlan horren arabera, erronka handienetako bat da ezagutzen transferentzia eta eragile guztien integrazioa sustatzea, eta bide horretatik, enpresen, zerbitzu publikoen, enpleguaren, osasunaren edo ingurumen arloetan berrikuntza lortzea.
Era berean, txostenak dio, indar gehiago eman behar zaila diseinu eta sormen arloko inbertsioei garapenaren fase goiztiarretan.
Joseba Jauregiza Teknaliako zuzendariaren esanetan, Euskadik azken 25 urteotan berrikuntza alorrean emandako pausoak oso garrantzitsuak izan dira.
Nazioarteko lankidetzarako erakundea 34 estatuk osotzen dute eta bere helburua da mundu osoko pertsonen ekonomía eta gizarte ongizate hobetuko duten politikak sutatzea.