Ekonomia -
Donostian
Munilla: 'Krisiak materialismoaren aurka egitera bultzatu behar gaitu'
Aratzazuko Martxaren aurkezpenean, "aberastasuna banatzearen alde" egin du gotzaiak "baina aberastasun hori besteen ezbeharrari esker sortu gabe".
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaiak adierazu duenez, krisi ekonomikoa egungo gizartearen materialismoari aurre egitreko aukera da. Horren harian, Caritasen ez dutela "inolako kimu berderik" ikusten adierazi du, izan ere, atentzioa behar dutenen kopuruak hazten jarraitzen du; gaur egun 26.400 dira guztira. Munillak Arantzazuko Santutegirako Martxaren aurkezpenean, Donostian, egin ditu adierazpen horiek. Martxa apirilaren 16an egingo dute "Krisia, aukera bat" lelopean.Donostiako gotzaiak azpimarratu duenez, "ekonomia guztiona izan behar da, guztion onurarako, eta ez pertsona bakar batena". Hori dela eta, "aberastasuna banatzearen alde" egin du "baina aberastasun hori besteen ezbeharrari esker sortu gabe".Egungo krisi ekonomikoak "jende askori kalte" egiteak atsekabetu egiten duela adierazi du Munillak, baina, ere berean, "erantzuna emateko aukera" ere badela azpimarratu du. "Batzuetan, arriskua gertutik ikusi arte ez dugu ezer egiten", gaineratu du.Azken hilabeteetan, "Gipuzkoako Caritasen 140 boluntario gehiago daude", guztira 1.300, eta 2008tik "diru laguntzak ere bikoiztu egin dira", Munillaren hitzetan.Arantzazuko Martxa Oñatitik abiatuko da 09:30ean eta Arantzazun amaitu 11:45ean, 8 kilometroko bidea eginda. Aratzazun otoi egingo dute.