Ekonomia -

Protesta Lehendakaritzan

Ertzainen sindikatuek agindutakoa betetzeko eskatu diote Lopezi

55 urtetik gorako ertzainek kaleetan lan egin ordez jarduna bulegoetan egitea aldarrikatzen dute, besteak beste, Erne, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziazio mahaitik kanpo geratu diren sindikatuak, Erne, Esan, Sipe eta Euspel, Lehendakaritzara joan dira protestan. 55 urtetik gorako ertzainek kaleetan lan egin ordez jarduna bulegoetan egitea aldarrikatzen dute, besteak beste.

Jaurlaritzaren borondate eza salatu dute eta Rodolfo Ares sailburuak agindutakoa ez betetzea.

Ertzainak protestan ari ziren bitartean, Gobernu bileran, dekretu bat onartu dute: ertzainek sartzen dituzten aparteko ordu eta lan bereziak ordaintzeko 4 milioi euro ematea hitzartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea