Ekonomia -
Salmentan
BBK, Vital eta Kutxa CAM erosteko aukera ikertzen ari dira
Mediterraneoko Aurrezki Kutxa (CAM) salgai dago, eta EAEko hiru aurrezki kutxak beren kapitala handitzeko erosketa berrien aukera ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Mediterraneoko Aurrezki Kutxa (CAM) erosteko aukera ikertzen ari dira BBK, Vital eta Kutxa. Nomura inbertsio Bankuak Alacanteko aurrezki kutxa salgai dagoela jakinarazi du.
Euskal aurrezki kutxetako iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, "hazkundea" lortzeko helburuarekin "aurkezten diren aukera berriei adi egongo" direla esan dute.
Iturri berdinek zehaztu dutenez, "Nomura inbertsio Bankuak" eman zien informazioa.
Egun, hiru aurrezki kutxak jasotako datuak aztertzen ari dira, erabaki bat hartu baino lehen.
Bestalde, BBK-k, Vitalek eta Kutxak lau lantalde sortu dituzte bategitearen prozesuan aurrera egiteko.