Ekonomia -
Kutxen Konfederazioaren datuak
Aurrezki kutxek 3.403 milioi irabazi zituzten 2010ean, %23 gutxiago
Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioak esan duenez, sektorearen emaitzak inguru ekonomiko "atzerakorrak" baldintzatu ditu.
Erredakzioa
Aurrezki Kutxek 3.403 euro irabazi zituzten 2010ean, aurreko urtean baino %23 gutxiago, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioko presidenteak, José Marían Méndezek eman dituen datuen arabera.
Urte konplexu honetan, sektorearen emaitzak inguru "atzerakorrak" baldintzatu dituela esan du aurrezki kutxetako patronalaren presidenteak, Isidro Fainék.
Pasiboak jasotzerakoan lehiakortasuna handitzeak argitzen du, interes margena %25era igotzea, eta ustiapenaren emaitza berriz, %43 jaistea, 3.982 eurotan kokatuz.
Zentzu horretan, Konfederazioak esan du "euro guneko estimulu politikak interes tipo baxuekin mantentzea, batez ere interesen aldeetan" nabarmendu dela.
"Kutxen sektorea ondo ari da eusten finantza krisia, 2007tik merkatu kuota pasiboan mantentzea lortu baitu", gaineratu du Méndezek.
Sektorearen berregituraketari dagokionez, Espainiako finantza ingurune konpetitiboaren inguruan sortu den anbizio handiko prozesua dela azpimarratu dute, eta horiei kapitalaren baldintza berriak gehitu behar zaizkiela gaineratu dute. "Azkartasun eta ardura handiz egiten ari den prozesu konplexua da" esan dute.