Ekonomia -
Lehen hiruhileko datuak
EAE, etxebizitza erosteko erkidegorik garestiena
Lurzorua metro karratuko 3.300 euro ordaintzen da batezbeste. Hala ere, etxebizitzaren prezioak % 1,70 egin du behera urteko lehen hiru hilabeteetan.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan da etxebizitza bat erosi ahal izateko erkidegorik garestiena. 2011ko lehen hiru hilabeteetan lurzoruaren prezioa metro karratuko 3.300 euroan kokatu da, estatuko batezbestekoa, berriz, 2.014 eurokoa da.
Hala ere, salneurriek behera egin dute. Facilisimo.com higiezinen Interneteko atariak emandako datuen arabera, lehen hiruhilekoan % 1,70 jaitsi dira prezioak EAEn.
Txostenaren arabera, Estatuan % 1,32 jaitsi da etxebizitzaren salneurria eta urtetik urterakoari erreparatuz gero % 4,14koa izan da beherakada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea