Ekonomia -

Eurostatek emandako datuak

Euroguneko inflazioa hiru hamarren igo da martxoan

Urtetik urterako inflazioa % 2,7an kokatu da. Igoera energiaren prezioaren garestitzeak eragin du batik bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko lurraldeen urtetik urterako inflazioa hiru hamarren igo da martxoan. Eurostat estatistika agentziaren arabera % 2,7an kokatu da inflazioa, otsailean, berriz, % 2,4ean zegoen.

Energiaren prezioaren garestitzeak eragin du batik bat igoera.

Europar Batasuneko lurralde guztiak kontuan hartuta , urtetik urterako inflazioa % 3,1era igo da martxoan, hau da, otsailean baino bi hamarren gehiago.

Espainiak, berriz, Europako batezbestekoa gainditu du, % 3,3an kokatu bait da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea