Ekonomia -
Iruñean
Elikadura-subiranotasuna, egungo sistemaren alternatiba gisa
Aste osoan, ekitaldi ezberdinak egin dituzte beste nekazaritza eredu bat aldarrikatzeko. Eredu horren bitartez, "mundu osoko nekazariek jasan behar dituzten mehatxuekin bukatuko genuke".
Erredakzioa
Hainbat elkartek elikadura-soberania aldarrikatu dute egun nekazaritza elikagaietan indarrean dagoen ereduaren alternatiba gisa. Eredu hori "industriala" da eta "lurperatu beharra" dago eta "nekazarien nekazaritzagatik ordezkatu", "mundu osoa elikatzeko gai dena".
Ideia hori da, hain zuzen, Herrien Elikadura-subiranotasunaren Aldeko Plataformak defendatzen duena. Nafarroan mugimendu horren alde hainbat talde izan dira: Mugarik Gabe, Ingeniería Sin Fronteras, EHNE, Ocsi, Jateko eta Karrakela kontsumo taldeak, Medicus Mundi, Ekologistak Martxan, Sodepaz, Greenpeace, Plataforma Navarra Libre de Transgénicos, Denboraren Bankua, Dale la Vuelta, Setem, Reas eta Hazien Sarea.
Gaurko eguna Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatu du Nekazal Bideak. Horrekin, aste osoan egindako ekitaldiei amaiera eman diete. Ekitaldi horietan beste eredu bat aldarrikatu dute, "mundu osoko nekazariek jasan behar dituzten mehatxuekin bukatzeko".
Nekazarien Borrokaren Astea amaitzeko, martxa bat egin dute Iruñean; Aranzadiko ortuetatik San Frantzisko plazaraino.