Ekonomia -

Protesta

Bizkaiko merkataritzako langileek bi orduko lanuztea egingo dute gaur

ELA, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek deitu dute protesta. Langileek manifestazioa egingo dute bihar goizean lan baldintza hobeak aldarrikatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko merkataritzako langileek bi orduko lanuztea egingo dute gaur, asteartea, ELA, LAB, CC.OO eta UGT sindikatuek deituta. Goizean "via crucis" deituriko ekimena egingo dute, Bilboko hainbat saltokitatik pasako dira euren aldarrikapenak erakusteko.

Ondoren arratsaldeko 13:00 aldera Arriaga Plazan bilduko dira manifestazioa egiteko.

Lan baldintza hobeak nahi dituztelako deitu dute protesta. Besteak beste, soldaten igoera eta lan osasuna eta segurtasuna hobetzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea