Ekonomia -

Hirugarren sektoreari laguntza

Zabaleta: 'Diru-laguntzei esker 4.000 lanpostu mantendu dira'

Jaurlaritzak 9,6 milioi euro erabili zituen iaz irabazi-asmorik gabeko elkarteak laguntzeko. Guztira 444 proiektu babestu zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren sektoreko irabazi-asmorik gabeko elkarteei Jaurlaritzak zuzendutako diru-laguntza 9,6 milioi eurokoa izan zen iaz. Gema Zabaleta Gizarte gaietarako sailburuak adierazi duenez, laguntza horiei esker 3.998 lanpostu mantendu dira.

Besteak beste, elkarteek, fundazioek, kooperatibek, auzo-elkarteek, profesionalen elkargoek edota elkarte erlijiosoek jasotzen dituzten diru-laguntzen berri eman du Zabaletak legebiltzarreko kontrolerako saioan.

Guztira, 1.098 eskaera jaso zituzten iaz eta horietatik 444 proiektu babestu zituen Jaurlaritzak (270 Bizkaian, 95 Gipuzkoan eta 79 Araban). Batez beste 22.000 euroko laguntza jaso zuten.

Diru-laguntzei esker 3.998 lanpostu mantendu direla adierazi du Zabaletak eta laguntza horiek jaso ezean postu horien % 10 galdu egingo litzakeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea