Ekonomia -

Eustaten datuak

Zamudiok, Olaberriak eta Zierbenak dute biztanleko BPG altuena EAEn

Eskualdeka aztertuz gero, berriz, Arabako Errioxa, Goibeialdea eta Arabako Lautada dira biztanleko BPG altuena izan dutenak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EUSTATek argitaratutako datuen arabera, Zamudiok izan du Euskal Autonomia Erkidegoan biztanleko Barne Produktu Gordin altuena: 100 erreferentzia-balioarekin alderatuta 975eko indizea izan du. Haren atzetik daude, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren, Olaberria (906) eta Zierbena (876); lehena Gipuzkoan dago eta bigarrena Bizkaian. Araban Legutio (573) udalerriak izan du biztanleko BPG altuena, autonomia erkidegoko udalerri guztien artean laugarren postuan geratu da.

Barne Produktu Gordina sektoreen arabera honela banatu da: Zamudion zerbitzuen sektoreak (% 49,2) izan du BPG altuena eta gero industri sektoreak (% 47,1); bi sektore hauek Teknologi Parkeko enpresa jarduerei lotuta daude. Biztanleko BPG altuena izan duten hiru udalerrietan ematen da ezaugarri bera: lehen sektoreak garrantzi eskasa duela. Zamudioko egituraz bestelakoak dira Olaberria eta Zierbena; horietan industria sektorea garrantzitsua da (% 85 ingurukoa) baina zerbitzuen sektorea % 15,6 izan da Olaberrian eta % 9,1 Zierbenan.

Eskualdeka, Araban daude biztanleko BPG altuenak izan dituzten hiru eskualdeak. Horietako lehena Arabako Errioxa izan da, 188 indizearekin; eskualde horretan ardogintzaren industriak portaera ona izan du eta biztanle dentsitatea txikia da. Laguardia (352) eta Eskuernaga (231) udalerriak dira eskualde horretan emaitzarik onenak izan dituzten udalerriak.

Gorbeialdea (181) eta Arabako Lautada (162) izan dira bigarren eta hirugarren postuetan dauden eskualdeak. Laugarren eta bosgarren postuetan, hurrenez hurren, Gipuzkoako Deba Garaia (132) eta Bizkaiko Durangaldea (122) eskualdeak izan dira. Dena den, azpimarratu behar da eskualde horietan guztietan industria sektorearen balio erantsi osoak portzentaje altua izan duela, % 55 ingurukoa, eta EAEkoa % 27,9 izan dela. Bestalde, zerbitzuen sektoreak garrantzi eskasagoa izan du: % 35 ingurukoa eta Euskal Autonomia Erkidegoan % 62,2.

1996 eta 2008 urteen artean biztanleko BPGk izan duen bilakaerari dagokionez, Zierbena (Bizkaia) eta Arama (Gipuzkoa) udalerrietan hazi da gehien biztanleko BPG; batez beste urtean % 32,1 eta % 22,2ko hazkunde pilatuak izan dituzte hurrenez hurren. Edozein kasutan, Bizkaian Derion (% 14,6), Araban Bernedon (% 14,2) eta Gipuzkoan Olaberrian (% 14,2) aipatzeko moduko hazkundea izan da.

ProduktibitateaProduktibitatearen ikuspegitik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko landun bakoitzeko BPG hartuta neurri gisa (hau da, biztanleak zenbatu beharrean udalerri bakoitzeko landun kopurua kontuan hartuta) udalerri hauek nabarmendu behar dira: lehenengoa Bizkaiko Zierbena (581), bigarrena Gipuzkoako Olaberria (251), hirugarrena Arabako Zanbrana (245) eta laugarrena Bizkaiko Fruiz (210).

Lurraldeak eta eskualdeak aztertuta, Goierri (Gipuzkoa) eta Kantauri Arabarra dira landun bakoitzeko BPG altuena izan duten eskualdeak, 119 indizearekin; eta Arabako Errioxa hirugarren postuan geratu da 116 indizearekin. Bizkaiko Lurralde Historikoan Durangaldeak izan du landun bakoitzeko BPG altuena: 107 indizea.Eta hiru hiriburuak aztertzean hurrengo datuak atera dira: Bilbon eta Donostian BPGaren % 85etik gora zerbitzuen sektoreak sortu du; baina Gasteizen portzentaje hori % 64 ingurukoa izan da. Ildo horretan, industria sektoreak ekarpen handiagoa egin du Gasteizen (% 26,7) Bilbon (% 6,5) eta Donostian (% 6,8) baino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea